XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mikel Duvert-en marrazki edo deseinuek, bestalde, ekartzen dute han-hemenka beren gisako argia.

Galdatuko dautazu naski, guk zer behar dugun Moisen denborako ixtorio horietarik.

Erranen dautzut, guretzat balio handia dutela.

Jainkoa zaio mintzo bere populuari, gertakari guzien bidez; bere amodioa erakutsi nahi dio, itxurak askotan bestelakoak izanik ere.

Eta gero noizbait Jainkoaren Hitza bera gizon eginen da, eta Jesusek erraiten ahalko du: Ni ikusten nauenak, Aita ikusten du.

Guk ere, Izraelgo populuak bezala, bide luze bat badugu egiteko: gure biziko harat-hunaten artetik, gure fedeak behar du beti aintzina garbitu, barnatu, azkartu, sineste makur eta ahul batzuetarik, Jesusen ezagutza argirat heltzeko.

Bestalde, Jalgitza irakurtzearekin, girixtinoak nola ez gira ohartuko guhaur girela oraiko Izraeldarrak, bataioko uraren bidez Jaunak libratuak, Jesus dela Jainkoaren bildotsa, bere odolaz salbatu gaituena, Eukariztia dela desertu huntan irauteko emana zaikun zerutikako mana, eta azkenean zerua dela bide hunen buruan kausituko dugun gure herria?.

Zinez, Jalgitza ez zaiku bakarrik lehengoaz mintzo, bainan oraikoaz eta gerokoaz.

Jalgitza liburuaren ondotik, Biblian bada beste bat Lebitikoa deitua, eta euskarazko liburuan biak agertzen dira elgarrekin.

Lebitikoa guretzat zailago da, lege-liburu bat delakotz: opari eta sakrifizioen eskaintzeko moldeak ditu bereziki manatzen, xehetasun askotan sartuz.